XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lasarte Gotasuneko Ama Neskutsa'ri bederatziurrena egiten ari zayo Deun Birkide lekaimetxeko txadonan.

Notiña polliki biltzen da.

Andoain'go Sorabilla etxaidiak illa onen 8'an ospatzen du bere jai-eguna, ta gertu daude egun ori ta urrengo eguna taju antzian igarotzeko.

Andoain'go eresbatza dijuala diyote.

Uso tortolen aldaketa ari dala ta, eiztariyak gogor dabiltza ayek arrapatu nayian goizeko intzak biltzen, onen ikurrak eskier ta ugariyago etxeratuko dituzten bezela, tamalez eiza ori gutxi omen dabillelako.

Neke apur bat berekin ba'du ere ezin egon giñanez Erniyo mendiko kurutzetik jun-etorri bat egin gabe, bertan, Zelatun, Iturriotz'en eta abar, izan giñan lengo igandian, nunai notintza aundi eta alaitsuak ikusten genituela.

Astigarraga'ko euzko-idazle zoliya dan Txadon-zaya nuan lagun.

Arrantzurako gogua zuan gizon baten azkena.

Berau zan emen bizi zan Fraile'tar Kandida, eta emengo ibayian arazo ortan zebillela lengo larunbat gabean, esparbera zabaltzeakuan onekin batian erori zan ta, gizajua, itota geratu zan, bere seme ogei urte ingurukua bertan zala.

¡Zelako laurka onentzako! Geroago korputza idorota, Urnieta'ra jaso zuten.

Jakiñian gañian nago berriro emen argitaltzeko nolaz Zubieta, Donosti eta Usurbil'ko Deun Estepan, etxaideko Iru Miren batzako neskatxak zer txadonkizun aundiyak izan zituzten oraindik orain atzeneko etxaide ortako txadonan.

¡Gora neskatx oyek! BESTE BAT.